Bilatu

erabiltzaileen guneamusikenet

Honako testu arauemaileak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Berrikuntzarako Zuzendariaren 2017ko urtarrilaren 31eko Ebazpenetik aterata dago:

“13.7.– Bete gabeko plazarik geratzen bada, Musikenek plaza horiek esleitu ahal izango dizkie sarrera-probak beste musika-kontserbatorio edo musikako goi-mailako ikastegi batean gainditu dituzten ikasleei. Ikasle horiek onarpen-eskaerak egin ahal izango dituzte 2017ko uztailaren 1etik 15era bitartean Musikeneko idazkaritzan. Eskaera horiek ikastegiko organo eskudunak ebatziko ditu.”

Ezarritako epez kanpo aurkeztutako eskaerak edo eskatutako dokumentazioa eman ez duten eskaerak ez dira onartuko.

Eskaerak Musikeneko organo eskudunak ebatziko ditu ikastegiak bete gabe dituen plazak kontutan hartuz.

Eskaerek posta elektronikoz jasoko dute erantzuna uztaileko bigarren hamabostaldian.

ESKAERAK

Interesdunek honako pausuak eman beharko dituzte ezarritako epean:

  • Eskaera orria online betetzea.
  • Posta elektronikoa bidaltzea proba horietan lortutako notaren ziurtagiri ofiziala erantsiz, honako helbidera: secretaria.academica@musikene.eus
Musikene Mail
Azaroa 2017
As As As Os Os La Ig
    01 02 03 04 05
06 07 08 09 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30