Yamaha-rekin hasia dugun lankidetzari esker doako Tailerra egingo da Musikenen azaroaren 13 eta 14an, pianoa, bere organologia eta bere historia landuko dituena. “El Piano Hoy” tailerrak pianoaren garapen organologikoa nola gertatzen ari den azaltzen du, bai eta ematen dituen aukera musikalak ere. Horren bitartez parte hartzaileek hobeto ezagutuko dute jotzen duten instrumentua, eta ziurrenik aurretik sekula jo ez dituzten pianoak ezagutzeko aukera izango dute. Pianoei zuzenean gerturatuz piano modernoa eraikitzen duten elementu guztietatik eta beraien eboluziotik ibilbide didaktiko eta praktikoa egingo da, gama altueneko pianoak, teknologia modernoenak eta hauek ematen dituzten aukerak ardatz harturik. Ivan Martín kontzertista, nazioartean proiekzio handikoa, instrumentuan esperientzia eta ezagutza handikoa, tailerretan laguntzaile izango dugu parte hartzaileekin bere esperientzia partekatuz. Pianoak akustikan ingeniari batekin aztertuko dira zuzenean eta bere inguruko azalpenak emango dira; parte hartzaileek piano moderno eta hoberenak zuzenean probatuko dituzte