Musikeneko zenbait irakaslek Euskal Herriko musikaren historiaren inguruan datorren ekainaren 28 eta 29an ikastegian bertan egingo den sinposioan parte hartuko dute. Topaketa berritzaile hau Nevadako Unibertsitateko (Reno, AEB) Center for Basque Studies erakundearen elkarlanari esker egingo da eta aurrehistoriatik gaur arte Euskal Herriko musikak izan duen garapena ezagutzeko aukera emango digu aldi ezberdinetatik igaroz. Aditu onenekin gai zehatzak ere landuko dira, hala nola Emakumea eta musika edo Jazza. Elixabete Etxebeste, Sergio Barcellona, Jon Bagües, Isabel Díaz, Gotzone Higuera, Patri Goialde, Josu Okiñena, Itziar Larrinaga eta Mikel Chamizo-k beren ezagutza bertaratzen diren guztiekin partekatuko dute. Saioak irekiak eta doakoak izango dira eta Josu Okiñena pianistaren kontzertua ere ikusgai izango da. Bertan izateko ekainaren 26a baino lehen honekin batera doakizuen orrian izena eman beharko da (derrigorrezko izen ematea): https://goo.gl/forms/bcrZH1uLxzBWwKVl2