Musikeneko orkestra ikasketen alorrak askotariko taldeak hartzen ditu barne, hala nola Orkestra Sinfonikoa, Banda edo Sinfonietta (ganbera orkestra). Guztiak daude erabat ikastegiko ikaslez osatuta, ikasketa planaren barruko ikasgaietako jarduerak baitira. Taldeak aste intentsiboetan prestatzen dira, zuzendari gonbidatuarekin programa bat landu eta kontzertu batekin burutzen dena. Formazio hauei Musikene Big Band ere gehitzen zaie, jarduera akademikoa hori ere, kasu honetan Jazz espezialitatea egiten duten ikasleei zuzendua. Azkenik, 2015/2016 ikasturtean Musikene Master String Orkestra sortu zen, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin elkarlanean egiten den orkestra ikasketen masterreko hari taldea, hain zuzen ere. Beronen atriletan master ikasleak, irakasleak eta musikari profesionalak bizi dira elkarrekin, kontzertino-zuzendari gonbidatu baten gidaritzapean.

 Programazioa 2017/18