Peter Eötvös (1944) konpositore, orkestra zuzendari eta irakasle entzutetsua, azken berrogeita hamar urteok eman duten musikari nagusietakoa, Musikenen izango dugu aste honetan. Konposizio ikasleei Konposizio Tailerra irakasteaz gain, Musikene Orkestra Sinfonikoarekin entseguak egingo ditu ostiralean, azaroak 24, 19.30etan ikastegiko auditoriumean zuzenduko duen kontzerturako. Eötvös aurretik mahai inguru batean izango dugu, 18.00etan hain zuzen ere. Hitzaldirako eta kontzerturako sarrera librea izango da.
 
Peter Eötvös-en bisitak jarraipena ematen dio Musikenek joan den urtean DSS2016 kultur hiriburutzarekin batera abian jarri zuen ekimenari, hain zuzen ere azken urteotako konpositore nagusiak modu ludiko, oso eta atseginean ikusleei gerturatzekoa. Zikloa Helmut Lachenmann konpositore alemaniarrarekin hasi zen 2016ko otsailean eta DSS2016ko legatuari esker aurten Peter Eötvös-ekin jarraitzen du.
 

18.00: PETER EÖTVÖS-ekin MAHAI INGURUA (sarrera librea)
19.30: MUSIKENE ORKESTRA SINFONIKOAREKIN KONTZERTUA (sarrera librea)
Zuzendaria: Peter Eötvös

Von der Wiege bis zum Grabe (15’)…………………………………………..Franz Liszt
Petite musique solennelle (8’)………………………………………………. György Kurtág
Pacific 012 (18’)……………………………………………………………….Marcell Dargay
Shadows (15’)………………………………………………………………….. Péter Eötvös
Bakarlariak: Inga Freyrsdóttir, flauta; Noelia Rodríguez, clarinete
Suite de danzas (17’)……………………………………………………………… Béla Bartók