Liana Gourdjia biolinista errusiarrak eta Basilio Astúlez musikari euskaldunak bat egingo dute Musikeneko irakasle taldearekin datorren ikasturtean. Gourdjia biolin interpretatzaile saritua da. Bakarlari izan da SWR Sinfonieorchester Baden-Baden eta Freiburg, Moskuko Orkestra Filarmonikoan edo Cleveland-eko City Music Orkestra bezalakoetan, beste askoren artean. Horretaz gain maiz aritzen da ganbera musikan eta musika garaikidearen defendatzaile sutsua da. Basilio Astúlez berriz Koru Zuzendaritza irakasle izango dugu. Vocalia Taldea emakume koruaren sortzaile da, hogei saritik gora lortu dituelarik hamar urteko ibilbidean zehar. Kantika Korala, La Kantoria eta SJB bere koruekin sari eta aipamen asko jaso ditu.