Musikenek erakunde arteko hitzarmena sinatu berri du Easo Abesbatza elkartearekin. Lankidetza berri hau gauzatzeko Pedagogia eta Zuzendaritza ikasleek praktikak egingo dituzte, Jazz eta Konposizio arloetan kolaborazioak egingo dira, Easo Abesbatzaren inguruko ikerlanak sustatuko dira edo Interpretazio ikasleen parte hartzea bultzatuko da elkartearen proiektuetan. Hitzarmen honekin Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak lurraldeko musika eta kultura erakunde nagusiekin elkarlanean aritzeko nahia indartzen du.