Musikeneko Orkestra Ikasketa Masterrak garrantzizko berritasunak izango ditu datorren 2018-19 ikasturtean. Orkestra praktikan trabatu nahi duten ikasleek Euskadiko Orkestraren atriletan egiteko aukera izateaz gain, sorreratik baitugu proiektu honetan kolaboratzaile, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin ere aritzeko aukera izango dute. Erik Nielsen zuzendari duen taldea hezkuntza-proiektu bikain honetan parte hartzen duten profesional zerrenda luzeari batzen zaio beraz, beste urte batez ere maila ukaezineko irakasle gonbidatuak izango dituena. David Grimal biolinista entzutetsua 2019ko maiatzean egingo den ganbera orkestra proiektu espezifikoaren zuzendari izango dugu eta Nathan Braude Londongo Royal College of Music-eko irakaslea, eta Amsterdam Royal Concertgebouw-ko kide diren Gregor Horsch (biolontxeloa) eta Théotime Voisin (kontrabaxua) bezalakoen izenek agerian uzten dute hezkuntza eskaintzaren kalitate altua. Izen ematea zabalik egongo da uztailaren 20tik, ostirala, irailaren 9a arte, eta sarrera probak hilabete horretako 17a eta 19a bitartean egingo da. Informazio osoa: http://musikene.eus/eu/masters-postgrados/master-oficial-de-estudios-orquestales/