Guilhaume Santana fagot irakaslea ikastegian izango dugu apirilaren 10 eta 11n Erasmus hartu-eman bati esker. Guilhaume Santana nazioartean etorkizun handienetako fagot jotzailea da. Alemaniako Irratiaren Orkestrako fagot bakarlari da Saarbrücken hirian 2006. urtetik, eta irakasle bertako Hoschule fur Musik ikastegian. Frantziar-txiletar musikariak, halaber, Europako orkestra handiekin aritzeko eskaerak jasotzen ditu maiz.

Maiatzean beste bi Erasmus irakasle ere hartuko ditugu Musikenen, Daniel Berg perkusio jotzailea eta Tobias Gramno biolin jotzailea, biak Gotemburg-eko Unibertsitatean irakasle eta biolin eta marinba duo entzutetsu bateko kide. Biek Musikeneko ikasleei emango dizkiete eskolak.