Eskolak uztailaren 9a eta 13a bitartean emango dira eta ikasle aktiboak eta entzuleak izango ditu.

Iñaki Alberdi eta Stefan Hussong akordeoi jotzaileek ikastaroa emango dute Musikenen datorren uztailean. Instrumentu honen ikasle eta interpretatzaileek banakako hiru eskola ordu jasotzeko aukera izango dute, bi irakasleen artean banatuta. Azalpen teorikoak jasotzeaz gain akordeoiarentzat jatorrizko errepertoriora gerturatzeko esperientzia izango dute. Ikastaroak bost eguneko iraupena izango du, uztailaren 9a eta 13a bitartean egingo da eta ikasle aktibo edo entzule modura egin ahal izango da. Lehenengo kasuan 250 euroko prezioa izango du, eta entzuleentzat berriz 100 eurokoa izango da. Musikeneko ikasleek 190 euro ordainduko dituzte ikasle aktibo modura. Ordainketa egiteko kontu zenbakia azpian dagoen formularioan agertzen da. IZEN-EMATEA

Stefan Husson akordeoi eta ganbera musika irakasle da Würzburg-eko Musika Unibertsitatean eta Salzburgo-ko Nazioarteko Uda Akademian 1993. urtetik izan da irakasle. Kontzertuak eman ditu Europa, Estatu Batuak, Hego Amerika, Errusia eta ia Asia osoan, bakarlari izanik Orchestre de la Suisse Romande, Belingo Filarmonika, Vienako Filarmonika, Ensemble Intercontemporain, Ensemble Modern, Klangforum Wien, Seul-go Filarmonika, Taiwan-go Orkestra Sinfoniko Nazionala, Rundfunk Symphonieorchester Saarbrücken edo Tokio Harmonia Ganbera Orkestra bezalakoekin, besteak beste. S. Gubaidulina, K. Harada, A. Hölszky, H. Lee, D. Eagle, NA Huber, E. Mendoza, T. Ichiyanagi, T. Hosokawa, U. Rojko eta K. Huber bezalako konpositoreekin elkarlan estuan aritu da, berarentzat egindako 150 obratik gora estreinatuz. 40 CD baino gehiago grabatu du, horietatik asko sarituak.

Honakoa esana du Sofia Gubaidulinak Iñaki Alberdiri buruz: “talentua du eta artista bezala gorputz eta arima aritzen da musikan. Formaren sakontasunaren ulermen harrigarria du, eta horri bere izaera gehituta, arrasto sendo eta bikaina utzi dit”. Aberdi irakasle da Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian, eta Ikastaroak ematen ditu nazioarteko ikastegi ospetsuenetan, hala nola Royal Academy of Music (London), Royal Danish Academy of Music (Kopenhague), Sibelius Academy (Helsinki), FHNW Academy of Music (Basilea) eta Folkwang University of the Arts (Essen). Elkarlan estuan aritzen da egungo konpositoreekin, eta S. Gubaidulina, K. Stockhausen, L. de Pablo, J. Guinjoan, G. Erkoreka, R. Lazkano, J. Torres, A. Posadas edo J. Sánchez-Verdú bezalakoen obrak estreinatu ditu. Europako antzoki, auditorium eta jaialdi entzutetsuenetan parte hartu du eta orkestra famatuekin aritzen da bakarlari modura gobidatua.