Aurten ere gure ikastegia laguntzaile izango da Errenteriako Eresbil eta Andra Mari Abesbatzak antolatzen duten Euskal Musikaren Astean (Musikaste). Ostirala, maiatzak 19, jaialdiak musika garaikidea izango du ardatz, eta Musikenek leku nabarmena izango du jardunaldian. Arratsaldeko 6etan María Eugenia Luc irakasleak Musikeneko konposizio ikasleen parte hartzea izango duen mahai ingurua moderatuko du. Ondoren, arratsaldeko 8etan, Kuraia Ensenbleak sortzaile horien obrak joko ditu. Bi jarduerak Niessen Kulturgunea-n egingo dira eta gure Konposizio ikasleek egiten duten lana ezagutzeko aukera paregabea emango digu. Esteka honetan duzue informazio osoa:

http://www.eresbil.com/sites/musikaste2017/eu/programa-19-mayo/

Horretaz gain, datorren ostegunean, hilak 25, egingo den ganbera musika jardunaldia gitarrari eskainiko zaio, eta aurrekari interesgarria izango du gure ikastegian arratsaldeko 4etan Organo gelan, Euskal Herriko musika argitalpenei buruzko topaketarekin, Marco Socías irakasleak parte hartuko duelarik. Jarduera publikoari irekia da eta sarrera librekoa.