Julian Rachlin biolin jotzaile lituaniarrak eskola magistrala emango die Musikeneko ikasleei datorren astelehenean, maiatzak 22, goizeko 10etan, Musikenek Euskadiko Orkestrarekin duen Aula Jordá Gela hitzarmenari esker. Julian Rachlin biola interpretatzaile nabarmena ere bada, bai eta orkestra zuzendari ere arestian. Boris Kuschnir izan zuen biolin irakasle Vienako kontserbatorioan eta Pinchas Zukerman-en eskola pribatuak jaso zituen. Vienako Filarmonikoak artean izan zuen bakarlari gazteena izan zen, Riccardo Muti-rekin debutatuz. Bere kontzertu-ibilbide sendoan aipagarriak dira hainbat orkestra, hala nola Munich-eko Filarmonika eta Lorin Maazel, Mariinsky Orkestra eta Valery Gergiev, London-go Filarmonika eta Andrey Boreyko, edo Babariako Estatu Orkestra Zubin Mehta eta Kirill Petrenko-rekin. Zuzendari modura Txekiako eta Israelgo Filarmonikoak zuzendu ditu.