Musikenek Luis de Pablo (Bilbo, 1930) konpositorearen figura ekarriko digu aste honetan, ikasle anitz bere obraren inguruan lanean aritu delarik buru belarri. Hainbat musika topaketa landu dituzte ikastegiko irakasleek, egunotan Elías Arizcuren buru dutela, eta asteburu honetan burutuko dituzte ostiralean ganbera musika kontzertua eta bere figurari buruz musikan adituek egingo duten mahai inguruarekin, eta larunbatean berriz Musikeneko Orkestra Sinfonikoarekin, Eduardo Portal zuzendari duela. Paregabeko sortzaile eta maisua hobeto ezagutzeko aukera emango digute jarduera hauek.

Jarduera eta kontzertu guztik duela bi urte Musikenek DSS2016 kultura hiriburutzaren laguntzarekin hasitako ekimenaren barruan egingo dira, hain zuzen ere azken hamarkadetako konpositoreak publikoari modu oso, ludiko eta atseginean gerturatzeko helburuz hasi zena. Zikloa Helmut Lachenmann konpositore alemaniarraren bisitarekin hasi zen 2016ko otsailean eta DSS2016ren legatuari esker joan den urtean jarraipena izan zuen Peter Eötvös-en bisitarekin azaroan. Oraingoan zikloak Luis de Pablo euskal konpositore paregabea izango du ardatz.

MUSIKAGILE HANDIAK GERTUTIK: LUIS DE PABLO

  • OSTIRALA, AZAROAK 23, MUSIKENEko AUDITORIUMA, 20.00etan. LUIS DE PABLOren GANBERA MUSIKA KONTZERTUA. Musikeneko ikasleak Iñaki Alberdi (akordeoia), Mikel Andueza (saxofoia) eta Gonzalo Tejada (kontrabaxua) irakasleekin. SARRERA LIBREA
  • LARUNBATA, AZAROAK 24, MUSIKENEko KAFETEGIA, 18.00etan. LUIS DE PABLOren INGURUKO MAHAI INGURUA. Parte hartzaileak: Ramon Lazkano (musikagilea), Iñaki Alberdi (akordeoi jotzailea) eta Gonzalo Tejada (kontrabaxu jotzailea). Itziar Larrinaga (musikologoa) moderatzaile. SARRERA LIBREA
  • LARUNBATA, AZAROAK 24, MUSIKENEko AUDITORIUMA, 19.30etan. MUSIKENE ORKESTRA SINFONIKOAREN KONTZERTUA. Zuzendaria: Eduardo Portal. Bakarlaria: Luz Sedeño (klarinetea). SARRERA LIBREA