• Euskadiko Orkestraren zuzendari titularra hezkuntza proiektuan lagun

• Ikasleek masterraren izaera praktiko eta profesionala azpimarratzen dute, irakasleen inplikazio eta maila altuarekin batera

• Datorren ikasturterako matrikula ekainaren 3a arte egongo da irekia

Hezkuntzaren bikaintasunak eta orkestra-musikari izateko benetako prestakuntzak, besteak beste, egiten dute erakargarri Orkestra Ikasketa Masterra, Musikenek Euskadiko Orkestraren elkarlanaz egitena. Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia hezkuntza-erreferente bilakatu duten irakasleekin ikasteaz gain Europako orkestra nagusietan lehenengo atrilak diren bakarlari gonbidatu handiak izango dira, guztia ikasketa-plan sendo baten baitan. 60 ECTSko formazio akademiko ofizialari orkestra errepertorioan espezializatzea gehitzen zaio: Euskadiko Orkestraren kontzertuetan praktikak, bere titular den Robert Treviño maisu ipar amerikarrarekin lan saioak, Gordan Nikolic edo Boris Garlitsky musikariekin hari-orkestra proiektua, edo benetako proben simulakroak. Guzti horren ondorioz Masterra ezinbesteko eskala bihurtu da hari musikari gazteek orkestra musikari bihurtzeko egin beharreko ibilbidean.

Masterra urte betean edo bi urtetan egin daiteke eta prezioa 5.820 eurokoa izan arren ez da inolaz ere benetan ordaintzen den kopurua, ikasle guztiek jasoko baitute 1.400 euroko ordaina orkestra praktiken truke eta alta emango zaie Gizarte Segurantzan. Gainera, AIEk 1.500 euroko bi beka ematen ditu sarrera probetako bi kalifikazio altuenentzat eta Beasaingo Udalak berriz Igartza Beka ematen du, 3.000 eurokoa.