Gabriel Baltések zuzentzen duen talde bokal entzutetsuak kontzertua emango du igande honetan Musikenen 19.30etan. Taldeak errepertorio anitza eskainiko du Ballus edo Sweelinck bezalako autoreekin Errenazimendutik hasi eta Josu Elberdin-en Izan Ederra obrararekin XXI. mendera arte bidai eginez. Brahms, Britten edo Poulenc bezalako autoreak bidelagun izango dira, Aramburu, Eguiguren, Busto edo Sarasola ahaztu gabe, besteak beste. Baltés-ek erretiroa hartu berri du Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko koru zuzendaritza irakasle gisa, eta kontzertu honekin irakasle eta zuzendari modura egindako lana omendu nahi da. Sarrera librea izango da eserlekuak bete arte.