Jazz Departamentuko hainbat ikasle eta irakaslek joan den abuztuan zendu zen Lander Arriola ikaslea musikaz oroitu nahi izan dute. Horretarako, hilabete bakoitzeko astearte batean Jazz Departamentuko Mariano Díaz, Javier Juanco eta Carlos Martín irakasleek jam session bana koordinatuko dute Donostiako Altxerri klubean, 21.30etan. Proposamen hau Musikeneko ikasleei eta parte hartu nahi duen edozein musikariri dago zuzendua. Jam Session Memorial Lander Arriola izenburupean egingo dira urriaren 31ean, azaroaren 14an eta abenduaren 5ean. Sarrera doakoa izango da. Zain izango gaituzue.