Isang Yun konpositore korearra jaio zeneko mendeurrena dela eta Musikenek hainbat jarduera egingo ditu datorren abenduak 4an hasi, astelehena, eta abenduak 15a bitartean, ostirala, konposizio hizkuntza original eta existentzia inspiratzaileko sortzaile handiaren inguruan. Eskola majistralak, dokumental baten proiekzioa, mahai ingurua eta bi kontzertu… bakearekin konpromisoa hartu zuen artista honi gerturatzeko aukera izango dute ikusleek.

Proiektua astelehenean hasiko da, abenduak 4, goizeko 10etan, Leipzig hiriko Musikhochschule-n irakasle diren Irmela Boßler (flauta) eta Bernhard Kastner (ganbera musika) musikariekin. Hurrengo egunean, asteartea, hilak 5, Maria Stodtmeier-en Isang Yun: Ein Schicksal zwischen Nord und Süd Korea (2015) (Isang Yun: Ipar eta Hego Korea arteko patua ) filme-dokumentala proiektatuko da auditoriumean arratsaldeko 5etan, eta jarraian, 6etan, Elix Etxebeste irakasleak mahai ingurua moderatuko du Isang Yun, una figura capital para la música asiático-europea izenburupean, musikari korearraren izaeran sakonduz. Egun horretan bertan, arratsaldeko 8etan, José Luis Estellés, klarinetea, Bernhard Kastner, pianoa, Irmela Boßler, flauta, Christian Wetzel eta Laura Marcos, oboeak, Aitzol Iturriagagoitia, biolina eta Peter Bruns, biolontxeloak Isang Yun, Joji Yuasa eta Manuel de Falla-ren obrekin emango duten kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu. Musikenek Isang Yun-i egingo dion omenaldia burutzeko Sinfonietta-k kontzertua eskainiko du abenduaren 15ean, 19.30etan Manuel Nawri-ren zuzendaritzapean, Schoenberg, García, Debussy eta Yun-en obrak interpretatuz. Jarduera guztiak irekiak eta doakoak izango dira, eskola majistralak izan ezik.

Goethe Institutoarekin elkarlanean antolatutako jarduerak