Gonzalo Tejada eta Mikel Andueza irakasleek kontzertua emango dute urtarrilaren 24an, osteguna, Musikeneko auditoriumean. Emanaldiak bi zati izango ditu. Lehenengoan, Bachjazz izenekoa, Gonzalo Tejadak moldatutako konpositore barrokoaren obrak joko dira, eta bigarrenean, Songs, abesti ezberdinak izango ditugu, euskal kanta herrikoiak batzuk, eta beste batzuk berriz Eric Clapton, Mikel Laboa edo Joni Mitchell bezalakoenak. Kontzertua 19.30etan egingo da eta sarrera librea izango du.