Beste bi artista izango ditugu Musikenek Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin elkarlanean egiten duen Orkestra Ikasketen Masterrean. Boris Garlitsky biolin jotzaile errusiarra Parisko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan eta Essengo Folkwang Universität der Künste ikastegian irakasle da eta London Philharmonic, Vienako Irrati Orkestra, Philadelphiako Ganbera Orkestra edo Orchestra of the Age of Enlightenment bezalakoekin aritzen da. Masterclassak emateaz gain orkestra egitasmo espezifikoa zuzenduko du apirilean zehar. Masterrak beste berritasun batzuk ere dabakartza, hala nola Marie Chilemme biola frantziarra, Tabea Zimmermann ezaguna eta Artemis laukotearekin trebatua. Musikari gazteak eskarmentu handia du ganbera musikan eta Luxenburg-eko Filarmonikoa edo Berlingo Rundfunk Sinfonieorchester bezalakoekin aritzen da. Bi musikariek Musikeneko eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoko irakasleekin bat egingo dute masterraren hirugarren edizio honetan. Izena emateko epea zabalik egongo da datorren irailaren 14a arte eta sarrera probak hil horretako 19 eta 20an egingo dira. Informazio osoa.