Carlos Mena kontratenorea Musikenera etorriko zaigu mundu profesionalean izan duen esperientzia pertsonala gurekin partekatu eta errepertorioa interpretatu eta ikastearen alderdi artistikoez hitz egiteko. Isabel Díaz Musikaren Historia irakasleak aurkeztuko du topaketa ostegunean, otsailak 15, arratsaldeko 6etan Musikeneko 221 gelan. Sarrera librea izango da.