2018an Musikene musika kapsulak eskaintzen hasiko da berriz ere Onkologikoan Miguel Arribas Quartet laukotearen emanaldiarekin, hain zuzen ere datorren asteazkenean, urtarrilak 17. Miguel Arribas saxoak, David Cid pianistak, Karles Perez bateriak eta Xurxo Estévez kontrabaxuak osatzen dute taldea eta emanaldi bikoitza egingo dute, 11.30etan eta 12.15etan, bi kontzertu labur irekiekin. Jarduera hau Musikene eta Onkologikoak joan den ikasturtean abian jarri zuten proiektu sozioedukatiboaren baitan egingo da.