Bi erakundeek duten hitzarmenari esker, MUSIKENEk Kuraia jaialdiaren hainbat jarduera hartuko ditu azaroaren 4tik 14ra bitartean. Ostiralean, hilak 4, Oscar Edelstein konpositore eta ikerlariak El Teatro Acústico masterclassa emango die ikasleei 10.30etan. Edelstein protagonista izango dugu gainera astelehenean, hilak 6, egingo den kontzertu-ikuskizunean. Auditoriumean egingo da 19.30etan eta sarrera doakoa izango da. Topaketa Huellas digitales sobre ríos lejanos izenburupean egingo da eta ahotsa, pianoa, elektroakustika, bideoa eta argiztapena izango ditu. Konpositorea bera pianoan arituko da eta Deborah Claire Procter abeslariak ere parte hartuko du. Musikenek Stefano Scarani eta Julia Chiner-ek egindako  Synchresis ikus entzunezko instalazioa ere hartuko du, Organo Gelan asteartean hasi, hilak 7, eta azaroaren 14a arte, goizeko 10etatik arratsaldeko 8ak bitartean. Azkenik, Dante Grela konpositore eta irakasleak La hibridación de lenguajes: conceptos y procedimientos masterclassa emango du larunbatean, azaroak 11, 10.30etan.