Ornagoak Plazara Programaren lehenengo edizioa datozen egunotako bi jarduerekin amaituko da. Gertuen datorrena larunbatean egingo da, azaroak 25ean, hain zuzen ere Usurbil eta Zumaiako organoak ezagutzeko autobusez egingo den doako ibilaldia. Autobusa goizeko 9.30etan irtengo da Gipuzkoa plazatik (Peñafloridarekin izkinan) eta Musikene parean ere geldituko da (Igancio Barriola eraikina). Ibilaldiak aukera emango digu 10etan Usurbil-go Salbatore parrokiari bisita egiteko, Juan Luis Atxega organistak gidari lanak egiteaz gain kontzertu txiki bat emango duelarik. Bertatik autobusa Zumaiako San Pedro parrokiara abiatuko da, 11etan bisita gidatua egin eta ondoren Musikenen ikasitako Iñigo de Peque organistaren kontzertuaz gozatzeko. Autobusa 13.00ak inguruan itzuliko da Donostiara. Ez da izena eman beharrik ez autobuserako, ezta bisita gidatuak egiteko ere.

Organoak Plazara datorren asteazkenean amaituko da, hilak 29, Orioko Bariko Nikolas elizan egingo den kontzertu didaktiko batekin. Xabier Lizasoren jarduera hau ikasleei eta beraien familiei zuzendua dago. Topaketa honek itxiko du programaren lehenengo edizioa, Aldundiak eta Musikenek Gipuzkoako organo ondarea zaindu eta hedatzeko helburuz sinatutako hitzarmenari esker egina.