Musikeneko jazz ikasleak protagonista izango dira apirilean hasi eta ekaina bitartean Tabakalerako Kutxa Kultur aretoan egingo diren lau kontzertutan. Back to the Sessions seikoteak irekiko du zikloa apirilaren 6an, osteguna. Ondoren, maiatzaren 11n, Goovin’ Lines boskotearen emanaldia izango dugu, maiatzaren 18an Noel y los Ciprínidos taldea, eta azkenik, ekinaren 1ean, Pulsion laukoteak itxiko du zikloa. Kontzertu guztiak 20.00etan izango dira, dohainik, eta Musikenek Kutxa Kultur erakundearekin duen hitzarmenari esker gauzatuko dira.