“Gipuzkoako organoak plazara” izenarekin Musikenek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ziklo bat jarri dute abian lurraldeko organoen balio musikal eta historikoa nabarmentzeko. Zikloak doako proposamen asko izango ditu, ikusle guztiei irekiak. “Organo bus” originalak, esaterako, Donostiatik abiatu eta Usurbil eta Zumaiara egingo du bidaia instrumentu bikain horien “barruak” ezagutzeko, organista handien eskutik bisita gidatu eta musikatuetan. Jarduera hori azaroaren 15 eta 27a bitartean egingo diren askoren arteko bat da, hitzaldiak, kontzertuak edo eskola magistralak ere izango baitira hainbat instrumentutan. Zikloa jarraipena izateko jaioa da eta azaroaren 15eko 20.00etan hasiko da Donostiako Iesu elizan Xabier Urtasun eta Ignacio Arakistain Musikeneko ikasleen kontzertuarekin. Bach-en obrek joko dira Alemaniako barrokoari eskainitako errepertorioan.

Cartel