Tatiana Samouil biolinak, Natalia Tchitch biolak eta Irini Gaitani pianistak Musikeneko irakasleen doako kontzertu ziklo bat irekiko dute datorren asteazkenean, hilak 14. Emanaldia Mozarten musikarekin irekiko da, Biolin eta biolarentzat duoa sol maiorren KV 423 obrarekin 19.30etan Musikeneko auditoriumean. Fauré-ren Sonata la maiorren, op. 13 eta Brahms-en Biolin, tronpa eta pianoarentzat hirukotea op. 40 (hari eta pianoarentzat moldaketan) obrek osatuko dute egitaraua.

Martxoa eta apirilean zehar egingo diren sei kontzertutan lehenengoa izango da hau. Hurrengo hitzorduak dira: martxoak 15 gitarra biolin eta pianoa, apirilak 11 musika elektroakustikoa, apirilak 21 klabezin emanaldia eta apirilak 26 ahotsa eta talde instrumentalak. Horiez gain organo eta biola kontzertu bat egingo da San Bizente parrokian apirilaren 18an. Kontzertu hauek, sarrera librekoak guztiak, Marco Socías, Amaia Cipitria, Antonio Duro, Catalin Bucataru, Stefano Scarani, Guillermo Lauzurika, Karsten Dobers, Loïc Maillé, Pedro José Rodríguez Larrañaga, Nerea Erauskin eta Arturo Tamayo bezalako artistak entzuteko aukera emango digute.