Karsten Dobers eta Loïc Mallié Musikeneko irakasleek biola eta organo kontzertua emango dute asteazkenean, apirilak 18, arratsaldeko 8etan Donostiako Alde Zaharreko San Bizente parrokiako Cavaillé-Coll organo bikainean. Harold Italian izenburuarekin emanaldiak Bach, Berlioz, Fauré, Ravel eta Mallié beraren obrez gozatzeko aukera emango digu, azken hori Parisko Trinité organo handiaren titular. Kontzertua joan den martxoaren 14an hasi zen irakasleen kontzertu zikloaren barruan dago eta beste bi emanaldi ere izango ditu, bata aste honetan bertan, apirilak 21ean, larunbata, Pedro José Rodríguez Larrañagaren klabezin emanaldia, eta bestea hilak 26an hitzordu bikoitzarekin, arratsaldeko 6etan eta 7.30etan ahotsa eta instrumentu taldeak izango baititugu Nerea Erauskin abeslari eta Arturo Tamayo zuzendariarekin.