Musikeneko auditoriumak Banda Sinfonikoaren kontzertua hartuko du ostiral honetan 19.30etan. Banda ikastegiko berrogeita hamar haize eta perkusio ikaslek osatutako taldea da eta Vicent Pelechano-k zuzenduko du, Santander-go Udalaren Bandaren titularra bera. Musikenen ikasitako Víctor Moreno saxofoi ikasleak parte hartuko duen emanaldian Sparke, Gillingham, Appermont, Ferrán eta Suñer-en obrez osatutako egitarauaz gozatu ahal izango dugu. Sarrera librea izango da eserlekuak bete arte.

Azken urteotan gehien nabarmentzen ari diren zuzendarien artean dago Vicent Pelechano, Los Ángeles-ko Walnut Valley Symphony Orchertra-rekin debuta egin edo Vienna City Orchestra zuzentzen duen lehenengo zuzendari espainiarra izan da. Menorca-ko Orquesta Philarmonica-ren zuzendari titular gazteena izan da, gainera. Alemania, Errusia, Austria, Italia, Frantzia, Lituania, Eslovenia, Estatu Batuak eta Hungarian aritu da zuzendari. Unibertsitate ikasketak ere egiten ditu University of British Columbia, Uned edo Esneca Business School bezalakoetan, arreta berezia eskainiz orkestra zuzendaritzaren inguruko neurozientziari, adimenari, izaerari eta psikologiari. Menéndez Pelayo/Ataulfo Argenta Nazioarteko Unibertsitatearen Orkestrako Zuzendari Titular eta Santander-ko Udalaren Bandaren zuzendari da gaur egun.