Pedro José Rodríguez Larrañaga Musikeneko irakasleak klabezin kontzertua emango du larunbat honetan Musikeneko auditoriumean. Emanaldian musika barrokoaren errepertorioa entzun ahal izango dugu Telemann, Couperin, Haendel eta Bach bezalakoen obrekin. Topaketa Musikeneko irakasleen kontzertu zikloaren azken aurrekoa izango da. Zikloa joan den martxoaren 14an hasi eta datorren 26an amaituko da ahots eta metal taldeen emanaldi bikoitzarekin, arratsaldeko 6etan eta 7.30etan. Nerea Erauskin sopranoak parte hartuko du bertan eta Arturo Tamayo izango dugu zuzendari. Sarrera librea izango da eserlekuak bete arte.