Loiolako Erriberako Iesu elizak hartuko du bihar lehenengo kontzertua

Xabier Urtasun eta Ignacio Arakistain Musikeneko ikasleek hasiera emango diote Gipuzkoako Organoak Plazara zikloari, Musikenek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko organoen balio musikal eta historikoa nabarmentzeko helburuz abian jarria eta instrumentu honen inguruan doako hainbat jarduera biltzen dituena. Musikari gazteek irekiko dute ekimen hau asteazkenean, hilak 15, arratsaldeko zortzietan Loiolako Erriberako Iesu elizan egingo den kontzertu batekin, Bach, Sweelinck, Bruhns, Muffat eta Buxtehude bezalakoen obrak entzuteko aukera emanaz. Parrokia horretan bertan Michel Bouvard frantziar organista ospetsua izango dugu ostegunean, Bach-en Klavierübung III obraren inguruan hitzaldia emango baitu 19etan eta kontzertua 20etan. Artista berak eskola magistralak emango ditu Moneo-ren elizan bertan ostiralean, goizeko 9etan hasita. Eskola horiek doakoak eta irekiak izango dira. Aste honek biltzen dituen proposamenak osatzeko Maria Nacy-k Ataungo Tours-eko Martin Deunaren elizako organo iberiar bikainean kontzertua emango du igandean, 12etan. Scheidemann, Correa de Arauxo edo Bach-en obrak joko ditu Kataluniako organistak.