Iñigo Argomaniz Get In enpresaren sortzaile eta zuzendariak Get In. Un Proyecto de éxito en el management y producción musical hitzaldia emango du datorren asteazkenean, otsailak 7, 17.30etan. Hitzaldia bigarrena izango da musikarekin lotura duten hainbat enpresatako ordezkari Musikenera hurbilduko dituen seiko zikloan. Hurrengo topaketan Drunkat musika-teknologia dendaren ordezkariak izango ditugu (otsailak 28), Elias Querejera Zine Eskolako zuzendari den Carlos Mugiro berriz apirilaren 18an izango dugu, maiatzak 16an Singerhood startup-a, musika obra kolarak ikasten errazteko zuzendari eta koralistei zuzendutako aplikazioa sortu dutenak, eta azkenik Black Binder, gailu mugikorretan musika irakurtzeko aplikazioaren garatzaileak maiatzaren 23an. Hitzaldi horiek guztiak El músico profesional ante las industrias musicales hautazko irakasgaiaren barruan egingo dira, bertan musika edukiak eta zerbitzuak eman edo eskatzen dituzten industriak aztertzen baitira.