Bilatu

erabiltzaileen guneamusikenet

Musikenek egoitza berria du 2016ko irailetik, GAZ Arkitektoak estudioaren lana, hain zuzen ere. Europa plazan kokatua, Donostiako Unibertsitate campusean, hiriko eraikinik puntakoenetakoa da eta Euskal Herriko Arkitekto Elkargoaren saria jaso du 2016ko COAVN Sarien deialdian. Barruko espazioetan argi naturalaren erabilera optimizatuz, eraikinak goi mailako hezkuntzan erreferentzi den ikastegi batek eskatzen dituen zerbitzuak ematen ditu. 13.096 metro karratuko azalera betetzen du guztira; balio anitzeko auditoriumak 420 eserleku ditu eta hiru espaziotan zatitzeko aukera ematen du. Kanpoaldea fatxaden arteko kontrastea erakusten duten hiru ebaki handitan zizelkatua dago, beltz lakatua eta urre kolorea konbinatuz musika instrumentuak gogora ekartzen dituena.

Barruan gaudela, jarduera akademikoan erabiltzen diren 99 espazioek musikari zorrotzenaren beharrak asetzen dituzte. 68 gela daude eskolak emateko, grabazio gela, elektroakustika laborategia, luteria gela eta IKT gela barne, bai eta neurri ezberdinetako 49 gela instrumental ere, materia ezberdinetako eskolak eman ahal izateko ekipamendu berri eta modernoarekin; horien artean handienak talde, perkusio edo dantza eskoletarako erabiltzen dira.

Ikasleek, bestalde, 31 kabinatan ikasteko aukera dute Musikenen eta neurri ezberdinetako takilak izango dituzte eskuragarri instrumentua gorde ahal izateko. Gelak bezalaxe, kabinek ere argi naturala dute.

Eraikin berrira joatearekin Musikenek agur esan dio Miramar Jauregiari –Euskal Herriko goi mailako Musika Ikastegiaren egoitza 2001ean sortu zenetik-, eta espazio funtzional eta ezin hobeki ekipatua eskuratu du, musikarentzat pentsatua eta berezitasun dugun bikaintasunarekin bat datorrena.

 

Musikene Mail
Uztaila 2017
As As As Os Os La Ig
          01 02
03 04 05 06 07 08 09
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31            
-->