Bilatu

erabiltzaileen guneamusikenet

Musikeneko Mediatekak ikastegiko ikasle eta irakasleen informazio eta dokumentazio beharrak asetzen ditu. Mediateka ikasketa eta kontsultarako lekua da, horretarako moldatuta dauden zerbitzuak ere baditu.

4 pertsonek osatutako taldearen ardura da 50.000 bat dokumentuz osatutako bilduma sortu, mantendu eta hedatzea eta horrekin. Mediateka honako espaziotan banatzen da: mailegu eta kontsultarako gela gat, bulego gela bat eta dokumentuentzat biltegi bat.

Jendaurreko ordutegia.

Ikasturteak diauen bitartean (eskola egutegian jasoa eta ikastegiaren webgunean argitaratua) honakoa da jendaurreko ordutegia:

Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala
10:00-17:00 10:00-17:00 10:00-17:00 10:00-17:00 10:00-15:00
  • Gabonetako, Aste Santuko eta abuztuko oporretan Mediatekan ez da jendaurreko zerbitzurik emango.
  • Ekaina (ikasturtea amaitua denean), uztaila eta irailean (ikasturte berria hasi arte) goizez 9.00ak eta 13.00ak bitartean irekiko da (ekainean) eta 10.00etatik 13.00etara (uztaila eta irailean).
  • Jendaurrerako ordutegitik kanpo Mediateka itxita egongo da edozertarako. Fuera del horario al público la Mediateka permanecerá cerrada a todos los efectos.

Bilduma.

2011ko abenduaren 31ean Mediatekak 49.681 dokumentuz osatutako bilduma zuen, honela egituratua:

Mediatekako dokumentuak
(2011ko abenduaren 31ean)
Guztira
Liburuak 9.087
Partiturak 19.607
CDak. 11.494
DVDak. 1.145
Bideoak. 70
Vinilo diskak (33 rpm) 4.793
CD-ROMak 82
Kasetak 26
Aldizkariak (tituluak) 234
Maileguan uzten ez diren dokumentuak 925
Taldeen Artxiboaren partiturak 1.052
Besteak 87
Argitaratu gabeko dokumentuen artxiboa 1.079
GUZTIRA 49.681

Dokumentuen mailegua

Ikasleak

  • Liburuak, partiturak, DCak, DVDak: 4 dokumentu aldi berean (DVD bakarra).
  • Mailegurako epea: hilabete 1.
  • Berritzeko: gehienez 15 egunetako bi berritze, beti ere inork dokumentuak erreserbatu ez dituenean.
  • Erreserbak: gehienez bi erreserba aktibo (erreserbak erabiltzaileak berak egingo ditu opac-aren bitartez).

Irakasleak, irakasle ez diren langileak.

  • Liburuak, partiturak, DCak, DVDak: 10 dokumentu aldi berean (2 DVD).
  • Mailegurako epea: hilabete 1.
  • Berritzeko: gehienez 15 egunetako lau berritze, beti ere inork dokumentuak erreserbatu ez dituenean.
  • Erreserbak: gehienez bi erreserba aktibo (erreserbak erabiltzaileak berak egingo ditu opac-aren bitartez).

KAIL ikasleak, ikasle ohiak, ikerlariak.

KAIL ikasleak karrera amaierako azterketa gainditu duten ikasleak dira, baina ikerketa lana (KAIL) aurkezteke dutenak.

  • Liburuak, partiturak, DCak, DVDak: dokumentu 1 hilabetez.
  • Berritzeko: gehienez 15 egunetako berritze bat, beti ere inork dokumentuak erreserbatu ez dituenean.
  • Erreserbak: gehienez erreserba aktibo bat (erreserbak erabiltzaileak berak egingo ditu opac-aren bitartez).

Mailegurako baldintzen taula-laburpena.

Ikasleak
Kanpoko erabiltzaileak
Irakasleak
Irakasle ez diren langileak
KAIL ikasleak
Ikasle ohiak ikerlariak
Liburu, partitura , CD eta DVD maileguak dok 4 / hilabete 1 dok 10 /hilabete 1 dok 1 / hilabete 1
Gehienez 1 DVD 2 DVD 1 DVD
Berritzeko 2 berrik. (15 egun) 4 berrik.. (15 egun) Berrik. 1 (15 egun)
Erreserbak 2 erreserba aktibo 2 erreserba aktibo Erreserba aktibo 1
  • Gainditutako dokumentuak: ezingo da dokumenturik maileguan hartu, ezta Mediatekako beste zerbitzurik erabili, erabiltzailearen dokumentu bakar batek itzultzeko epea gainditua duenean.
Musikene Mail
Uztaila 2017
As As As Os Os La Ig
          01 02
03 04 05 06 07 08 09
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31