Bilatu

erabiltzaileen guneamusikenet

Musikenen jakitun gara gure herriko kultur erakundeekin lotura izateak eta proiektuetan elkarrekin lan egiteak duen garrantziaz. Hori dela eta, 2012ko ekainetik lankidetza hitzarmenak sinatu ditugu hainbat erakunderekin, gure ikasleen trebakuntza hobetu eta bide profesionalerako prestatzeko. Jaialdi, elkarte, talde, ikastegi eta bestelako kolektiboekin ere lanean aritzen gara kanpo jarduerak eginez, musikak gure gizartean duen presentzia areagotzen dutenak.

HITZARMENAK (ORDENA KRONOGIKOAN)

 

EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA: www.euskadikoorkestra.es

Elkarlanerako lehentasunezko hitzarmen instituzionala, 2012ko ekainean sinatua. Hitzarmen honen garapenetik eratortzen diren jarduera guztiak AULA JORDÁ GELA: EOS+Musikene izenaren barne hartzen dira. Bi erakundeek, gainera, Orkestra Ikasketa Masterra jarri zuten abian 2015-16 ikasturtean, Estatuan ezaugarri horietako bakarra. Beste jarduera batzuen artean, hitzarmenak ikasleek orkestraren abonu denboraldian parte hartzea, EOSeko bakarlari edo zuzendariek ikasleentzat bakarrik masterclassak egitea, edo entseguetara libreki joatea aurre ikusten du.

 

JAZZALDIA: www.heinekenjazzaldia.com/es/

2013ko apirilean sinatutako hitzarmena. Musikeneko ikasle taldeek jaialdiaren egitarauan parte hartzea aurre ikusten du, edo bertan antolatzen diren masterclassetara libreki joatea.

 

DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA: www.quincenamusical.eus/

2013ko ekainean sinatutako hitzarmena. Eskola magistralak bezalako heziketa jarduerak ezartzen ditu, bai eta jarduera praktikoak ere –Hamabostaldiaren ekoizpenetan paper txikietarako entzunaldiak, edo Irekiera Jardunaldiko kontzertuak, Gazte Interpreteak Zikloa edo ziklo berriak, hala nola Musikeler.

 

BILBOKO ORKESTRA SINFONIKOA: https://bilbaorkestra.eus/

2013ko urrian sinatutako hitzarmena. Aurre ikusten ditu, besteak beste, ikasleak orkestraren abonu egitarauetan parte hartzea, masterclassak, orkestrak Zuzendaritza ikasleen Ikasketa Amaierako Azterketan parte hartzea, Konposizio ikasleen azken obraren grabazioa egitea, eta kontzertu didaktikoak.

 

MUSIKAGILEAK (Euskal herriko musikagileen elkartea): www.musikagileak.com/

2013ko urrian sinatutako hitzarmena. Musikeneko ikasleen obrak estreinatzen dira antolatzen dituen zirkuitu edo zikloetan, eta Musikagileak egiten dituen hainbat masterclass eta/edo hitzaldi Musikenen egiten dira, ikasle eta irakasleak libreki joateko aukerarekin.

 

ERESBIL (Musikaren euskal artxiboa): www.eresbil.com/

2014ko urtarrilean sinatutako hitzarmena. Musikeneko Mediateka eta Eresbilen artean liburuak, argitalpenak eta informazioa elkar trukatzea, bai eta bi fondoetara sartzeko gidak elkarrekin egitea. Horretaz gain Musikeneko langile eta ikasleek sarbide errazagoa dute Eresbilera, Musikenek aholkua ematen dio Musikasteri programazioa egiteko eta elkarrekin Ikerketa proiektuak sustatzen dira, bereziki Euskal Herriko musika ondareari buruzkoak.

 

DONOSTIAKO ORFEOIA: www.orfeondonostiarra.org/

2014ko abenduan sinatutako hitzarmena. Beste jarduera batzuen artean, elkarrekin gutxienez kontzertu bat egiten da ikasturtero, Donostiako Orfeoiaren koruetako batekin (Orfeoia, Orfeoi Gaztea eta Orfeoi Txikia) eta Musikeneko talde batekin (Orkestra Sinfonikoa, Musikene Sinfonietta, Banda Sinfonikoa eta Big Band). Horretaz gain, bi erakundeek musika Ikerketa sustatzen dute Orfeoia-Musikene izena duen aipamen berezi batekin, Musikeneko ikasleen artean Ikasketa Amaierako Lan onena egin duenarentzat.

 

MUSIKA GARAIKIDEA: KURAIA, SMASH ETA BERNAOLA JAIALDIA:

www.ensemblekuraia.es/
www.smashensemble.com/
www.bernaolafestival.com/

2015eko apirilean Euskadiko musika garaikideko hiru jaialdi nagusiekin sinatutako hitzarmena: Bilboko Kuraia Jaialdia, Vitoria-Gasteizko Bernaola Jaialdia, eta Smash Nazioarteko Jaialdia, Donostian kokatua. Akordioaren helburu nagusia egungo musika bultzatzea da. Horretarako, Musikeneko ikasleek nazioartean pisu handikoak diren artisten eskutik aholkuak jasotzen dituzte jaialdi horietan antolatzen diren hitzaldi eta masterclassen bitartez; bertan parte hartuz bizitza profesionalarekin kontaktu zuzena izaten dute gainera. Konposizio ikasleek obrak entzuteko aukera izaten dute eta interpretaziokoek berriz errepertorio garaikidea ospeko jaialdietan jotzeko aukera.

 

BILBOKO UDALAREN MUSIKA BANDA:www.bilbaomusika.net/castellano/cbdlabanda.asp

2015eko abenduan sinatutako hitzarmena. Musikeneko Interpretazio eta Zuzendaritza ikasleek praktika profesionalak egin ditzakete, Bilboko Udalaren Musika Bandarekin instrumentista edo Zuzendari modura parte hartuz. Bandak Musikeneko konposizio ikasleek idatzitako obrak jotzea ere aurre ikusten du akordioak.

 

KUTXA: https://kutxa.kutxabank.es/

2015eko abenduan sinatutako hitzarmena. Ganbera musika eta jazz ziklo bana antolatzea, eta Big Banda Tabakaleran programatzea aurre ikusten du.

 

BEASAINGO UDALA: www.beasain.org

2016ko apirilean sinatutako hitzarmena. Igartza Beka sortzea, 3.000 euro emanaz Master ikasle bati eta 2.000 euro berriz goi mailako ikasle bati.

 

GOETHE INSTITUT: https://www.goethe.de/ins/es/es/sta/mad.html

2016ko irailean sinatutako hitzarmena, alemaniar konpositore eta interpretarien kultura eta musika hedatu eta sustatzeko helburuz. Helmut Lachenmann konpositorearen inguruan egindako proiektuan elkar lana.

ONKOLOGIKOA http://www.onkologikoa.com/

2016ko abenduan sinatutako hitzarmena, musikaren bitartez egindako ikerketa eta berrikuntza soziedukatibotik abiatuta giza-baloreetan hezi eta gizarteari baliagarri izateko helburua duen proiektu soziedukatiboa garatzeko pentsatua. Bi lankidetza ardatz ditu. Batetik, diziplina anitzeko talde batek, musikoterapeutaz, psikologoz, pedagogoz, musikariz (irakasle eta ikasleak) eta Onkologikoko mediku-langilez osatua, bertako gaixo eta senitartekoekin. Bestetik, Musikeneko bakarlari edo taldeek Onkologikoan egingo dituzten kontzertu laburrak, Musika kapsulak izenburupean.

 

LANKIDETZAK ETA AKORDIOAK

 

LARROTXENEKO ZINE ETA BIDEO ESKOLA, DONOSTIA: www.donostiakultura.eus

2013tik lankidetza. Konposizio ikasleek hainbat film laburrentzat musika egin dute, hainbat aretoetan estreinatuak eta Zinemaldian emanak izan direnak. Film labur mutu baterako ikaslez osatutako ensenble batek zuzeneko musika interpretatzea.Film labur baterako musika konposatzea eta Kalebegiak filmarentzat soinu banda grabatzea, Zinemaldian 2016ko irailean estreinatua.

ARABAKO FORU ALDUNDIA: www.araba.eus/

2015etik lankidetza. Gasteizko Arte Ederren Museoan kontzertu bat antolatzea.

CAJA VITAL KUTXA: https://vital.kutxabank.es/cs/Satellite/kb/es/particulares

2015etik lankidetza. Gasteizko Caja Vital Kutxan kontzertu klasikoak eta Jazz Vital Kutxa zikloa antolatzea.

DSS2016: dss2016.eu/

Donostia Europako kultur hiriburu izan den urte osoan zehar lankidetza: irekiera ekitaldian emanaldia (urtarrilak 23), EMUSIK jaialdian (maiatza), eta Kalebegiak proiektuan parte hartzea (iraila) soinu bandak grabatuz eta film laburretako baten musika konposatuz. Musikenek Solasaldiak programaren barruan Lachenmann proiektua egin du (otsaila) eta Musikene Banda Sinfonikoaren kontzertu bat egin da Johan de Meij zuzendariarekin(urria).

AIE (Sociedad de Artistas Intérpretes o Ejecutantes de España): https://www.aie.es/

2015etik lankidetza. Topaketak, hitzaldiak eta masterclassak antolatzen dira. Espezializazio handiko bi beka, 3.000 eurokoa bakoitza, Master ikasle batentzat bata eta goi mailako ikasle batentzat bestea, eta beste bi beka, 1.500 eurokoa bakoitza Masterraren ikasleentzat.

SGAE (Sociedad General de Autores y Editores): www.sgae.es/

2016tik lankidetza. SGAE Fundazioak bi beka ematen ditu Konposizio ikasleentzat, 1.500 eta 1.000 eurokoak, hurrenez hurren.

EMG (Euskadiko Musikari Gazteak): https://jmeuskadi.com/

2016tik lankidetza, gazteen talentuaren sustapenerako. Epaimahaiko kide izatea eta irabazleentzat masterclassak antolatzea.

 

BESTELAKO LANKIDETZAK:

Intercentros lehiaketa (Erkidegoko fasean maila Profesionaleko epaimahaian), Donostia Hiriko Nazioarteko Piano Lehiaketa (2017an Musikenen egoitza eta aholkularitza teknikoa), San Telmo Museoa, Oteiza Museoa, Pasaia Musikal Musika Eskola (kontzertu zikloa), Bilbao Musika (kontzertu zikloa), Bilboko Musika-Música (jaialdian kontzertuak), Donostia Musika (kontzertu zikoak), Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola (bideoetan elkarlana, Emusik…), Et Incarnatus Orkestra (ikasleen partaidetza), Opus Lírica (opera eszenifikatuen programazioan lankidetza), Igartubeiti Museoa (Zumarraga), Errenteria Musika Kultur Elkartea, Tabakalera, Euskadiko Kontserbatorio Profesionalak, Dock of the bay zine musikaren jaialdia, Ayete Ikastetxe Nagusia edo Virginiako Unibertsitatea (Estatu Batuak), besteak beste.

Musikene Mail
Iraila 2017
As As As Os Os La Ig
        01 02 03
04 05 06 07 08 09 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30