Bilatu

erabiltzaileen guneamusikenet

Matrikula

Matrikula online egingo da uztaileko bigarren hamabostaldian.

Masterra urte beten egin daiteke dedikazio osoarekin, 60 ECTStan matrikulatuz, edo bi urtetan dedikazio partzialarekin, lehenengo ikasturtean gutxienez 30 ECTStan matrikula eginez. Urte bakoitzean matrikula egindako kredituak ordainduko dira.

Ikasleak 1.400 euro jasoko ditu Euskadiko Orkestran praktika profesionalak egiteagatik eta Gizarte Segurantzan alta emango zaio bekadun modura.

Matrikula osoa (60 ECTS): 5.820 euro. Egiazko kostua 4.420 eurokoa da, praktika profesionalen truke jasotzen den ordaina kenduta.

Master ikasleentzat ditugun hiru beka ere lor ditzakezu. 1.500 euroko bi eta 3.000 euroko bat.

Ordainketa hiru epetan egingo da:

  • Heren bat matrikulatzerakoan
  • Gainontzeko zenbatekoa bi erditan, bat azaroan eta bestea otsailean

Musikeneko ikasle ohi bazara, jarri gurekin harremanetan eta ikastegiak eskaintzen dizkizun onura ekonomikoei buruzko informazioa emango dizugu.

Bekak

Master ikasleentzat soilik bekak:

  • Bi AIE beka, bakoitza 1.500 eurokoa: AIE (Artistas, Intérpretes o Ejecutantes) erakundearen Laguntza eta Kulturarako Fondorako Batzordearen eskutik, sarrera probatan maila onena erakusten duten bi ikasleek 1.500 euroko beka bana jasoko dute. Hauen emaitza, iraileko sarrera proben deialdiaren ondoren, ebatzia izango da.
  • “Igartza” beka bat, 3.000 eurokoa: Beasaingo Udalak 3.000 euroko beka bat emango du masterrean matrikulatuta dagoen ikasle batentzat, horretarako sortuko den epaimahai batek hautatua. Hautaketa 2017ko udazkenean egingo da.

Beka orokorrak:

  • Eusko Jaurlaritzako Bekak: EAEn bizi diren ikasleek Eusko Jaurlaritzak urtero unibertsitate ikasketentzat eskaintzen dituen bekak eska ditzakete. Deialdia uztailean ematen da argitara helbide honetan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus
  • Hezkuntza Ministeritzako Bekak: Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko ikasleek beka orokorrak eska ditzakete, derrigorrezko hezkuntzaren ondorengo ikasketak egiten dituztenentzat urtero Hezkuntza Ministerioak uztaila amaieran egiten duen deialdian: www.mecd.gob.es
Musikene Mail
Uztaila 2017
As As As Os Os La Ig
          01 02
03 04 05 06 07 08 09
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31