Bilatu

erabiltzaileen guneamusikenet

Hautaketa prozesua (IRAILA 2017)

Ikasleak aurrez aurreko sarrera proba publiko baten bitartez hautatuko dira. Izena ematerakoan hala adierazi duten interesdunek proba bideokonferentziaz egiteko aukera izango dute, ikastegira etorri gabe.

Izen ematea

Izen emate egunak: 2017ko uztailaren 14tik irailaren 14ra

Interesdunek izen emate-orria bete eta Musikeneko helbidera edo master@musikene.eus helbide elektronikora bidali beharko dute, NANaren edo indarreko pasaportearen kopia eta Master ikasketa ofizialetan sartzeko eskatzen den titulazioaren espediente akademikoaren kopia batekin batera.

Sarrera probak:

Egunak2017ko irailaren 18tik 22ra bitartean. Hautagai bakoitzak irailaren hasieran jasoko du dagokion ordutegia.

Sarrera probaren egitura:

1) Instrumentuarekin errepertorio librea interpretatzea* (gehienez 20 minutu).

2) Instrumentuaren orkestra errepertorioaren bat-bateko irakurketa proba.

Kalifikazioa: 1 proba: 80%  /  2 proba: 20%

*Hala behar duten obrak laguntzailearekin jo beharko dira eta hautagaiek beraien laguntzailea ekar dezakete. Musikenek ere musikari laguntzaileak hautagaien eskura jarriko ditu izen-emate orrian hala eskatzen dutenentzat eta kontzeptu horri dagozkion tasak ordaindu dituztenentzat.

Epaimahaia hiru irakaslek osatuko dute, azterketaren helburu diren instrumentuetan adituak. Euskadiko Orkestra Sinfonikoko aditu batek ere parte hartuko du.

Plazarik hutsik geratuz gero, beste sarrera-proba batetarako deialdia egin ahal izango da  irailean, behar den moduan iragarria ikastegiko web orrian.

Sartzeko betebeharrak

Irakaskuntza artistikoen Goi Mailako Titulu ofiziala izatea, Graduatu titulu ofiziala edo Goi Mailako Irakaskuntzaren Esparru Europarreko erakunde batek luzatutako baliokidea izatea, edo titulu horien ikasketak 2016/2017 ikasturtean amaitzea.

Goi Mailako Esparru Europarretik kanpoko tituludunek ere sarbidea izango dute, aurrez dagokion hezkuntza administrazioak ziurtatu behar duelarik heziketa maila baliokidea dutela.

Matrikula egiterakoan titulua aurkeztea eskatuko da (edo berorren eskubideak ordaindu izanaren frogagiria). Gaur egun azken ikasturtea egiten ari diren ikasleek berori amaitutakoa aurkez dezakete dokumentazio hori. Azken kasu horretan dokumentazioa 2017ko urriaren 16aren aurretik aurkeztu beharko da.

Musikene Mail
Uztaila 2017
As As As Os Os La Ig
          01 02
03 04 05 06 07 08 09
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31