Bilatu

erabiltzaileen guneamusikenet

Musikene – Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak gradu ondoko hezkuntza eskaintza luzatzen du hainbat espezializazio ikastaroren bitartez.  Ikastaro horiek goi mailako musika tituludunei zuzentzen zaizkie, beraien heziketari jarraipena emateko interesa dutenean, hain zuzen ere.

Ikastaroak gisa askotakoak dira eta beraiei buruzko informazio zehatza duzue bakoitzari dagokion orrialdean. Bertan, interesa dutenek informazioa aurkituko dute aipatu ikastaroen alderdi guztiei buruz: irakasleak, ikastaroaren azalpena, egutegia, prezioa… Nolanahi ere, informazio zabalagoa izateko edo edozein zalantza argitzeko honako helbide elektronikora jo dezakezue: cursos.especializacion@musikene.eus

 

Betebeharrak

Betebehar bakarra Goi Mailako Musika Titulua izatea edo titulu hori lortzeko ikasketak 2016/2017 ikasturtean amaitzea da. Izena ematerakoan titulua aurkeztea eskatuko da (edo berorren eskubideak ordaindu izanaren agiria). Gaur egun azkeneko ikasturtean dauden ikasleek berori amaitutakoan erakutsi ahal izango dute dokumentazio hori. Edozein kasutan dokumentazioa 2017ko urriaren 16a baino lehen aurkeztu beharko da.

Izena Ematea (IRAILA 2017)

Interesa dutenek izena emateko formularioa bete beharko dute eta Musikenera curriculum labur bat bidali (cursos.especializacion@musikene.eus).

Instrumentuaren Interpretazio ikastaroa baldin bada, bideo grabazio bat ere bidali beharko da, hautagaiaren gaitasun musikala egiaztatuko duena (gutxi gora behera 20-30 minututakoa); bideo hori zerbitzu egoki batean jartzea gomendatzen da (DropBox, Google Drive, YouTube, Vimeo, e.a.), eta Musikenera posta elektronikoz bideo hori ikustea ahalbideratuko duen esteka bidaltzea; postaz ere bidali ahal izango da bideoa, beti ere Musikeneko helbidean garbi adieraziz “Espezializazio ikastaroak 2017-2018”.

Izena emateko epea 2017ko uztailaren 14an hasi eta 2017ko irailaren 10ean amaituko da. Izen-ematea amaitzen denean, uztailaren lehenengo hamabostaldian, hautagai guztiek informazioa izango dute izena eman duten ikastaroan onartuak izan diren ala ez jakinaraziz.

Matrikulazioa

Onartutakoek matrikula gauzatu beharko dute dagokion inprimakia betez, ikastaroaren guztizko prezioaren herena ordainduz; derrigorrezko eskola-aseguruari dagozkion 15 euroak eta ikaslearen txartelari dagozkion 6,19 euroak ere ordaindu beharko ditu. Gainontzekoa bi zati berdinetan ordainduko da ikastaro bakoitzean adierazitako egunetan.

Matrikula egiteko epea 2017ko irailaren 27tik 29ra izango da. Matrikula ez da burututzat emango aurrean aipatutako zenbatekoa ordaindu ez bada.

Garrantzizko Oharra

Ikastaro hauetako batean matrikulatua egoteak eskaintzen diren beste Espezializazio Ikastaro batera entzule modura joateko eskubidea ematen du, prezioa gehitu gabe.

Izena emateko eta matrikula egiteko inprimakian jaso beharko da zein ikastarorako egiten den matrikula, eta baita ere zein ikastarora joan nahi den. Bigarren aukera hori mugatua izango da ikastaroa bera burutzearen arabera batetik, eta bakoitzaren gehienezko ikasle kopuruaren arabera bestetik, nolanahi ere matrikulazioaren hurrenkera gordeko delarik.

Musikeneko Helbide Postala

Musikene. Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia.
ESPEZIALIZAZIO IKASTAROAK 2017-2018
Europa Plaza, 2
20018 Donostia-San Sebastian
Gipuzkoa

Musikene Mail
Abendua 2017
As As As Os Os La Ig
        01 02 03
04 05 06 07 08 09 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31