Bilatu

erabiltzaileen guneamusikenet

Informazio orokorra

Titularra: Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegirako Fundazio Pribatua.
IFK: G-20738423.
Helbidea: Miramar Jauregia. Mirakontxa, 48 20007 Donostia-San Sebastian.
Telefonoa: +34 943 316 778.
Faxa: +34 943 316 916.
E-maila: info@Musikene.net.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatua F-101 erregistro-zenbakiarekin.

Jabetza intelektuala

Webgune honetan bildutako edukiak, besteak beste, irudiak, logotipoak, grafikoak, animazioak, testuak edo aplikazio informatikoak, edozein formatu, programazio-hizkuntza eta irudikapen izanik ere, eta www.musikene.net domeinu-izena, titularraren jabetza dira, edo bestela titularrak haren jabeen eskubideak erosi ditu, eta jabetza intelektualaren, eta, hala badagokio, industrialaren alorrean indarrean dauden nazioarteko lege eta itunek babesten dituzte, baita domeinu-izenak erregulatzen dituen araudiak ere.

Webgunearen edukiak erabili edo erreproduzi daitezke osorik edo zatika, irabazi-asmorik gabe, betiere iturria adierazten bada eta webgune honetarako hiperesteka bat biltzen bada, eta Jabetza Intelektualaren Legearen 31.-34. artikuluetan baimendutako kasuetan (1/1996 Errege Lege Dekretua, apirilaren 12koa). Debekatuta dago markoak (frameak) edota edukien jatorria edo iturria estaltzeko beste edozein mekanismo erabiltzea, baita haiek edonola erabili, eraldatu edo ustiatzea merkataritza- edo sustapen-xedeetarako edo legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako xedeetarako, baldin eta titularraren edo hirugarren legitimoen interesen kaltetan badoaz, lehia bidegabean erortzen badira, edo, oro har, dokumentu honetan ezarritakoaren aurka badoaz.

Datu pertsonalen babesa

Orri hauetan barrena nabigatzean, automatikoki, honako hauek jartzen dituzu webgunearen zerbitzariaren eskura: zure IP helbideari (Internetekin konektatutako ordenagailuen artean paketeak transmititzeko identifikadore bakarra) buruzko informazioa, sarrera-eguna eta -ordua, orri hauetara birbidali zaituen hiperesteka, zure sistema eragilea eta erabilitako nabigatzailea. Datuak Babesteko Espainiako Agentziak IP helbidea datu pertsonaltzat jotzen duela bazter utzi gabe, Titularrak ezin du, bere kabuz, dagokion Internet konexioaren titularrari buruzko inolako informaziorik lortu, eta gainera ez du hori egiteko inolako asmorik, kalteren bat egiten diotelako ez bada. Datu horiek gorde egingo dira, eta webgunearen sarrera eta bisitaldiei buruzko estatistikak egiteko eta kontrolatzeko erabiliko dira bakarrik; hirugarrenei ez zaie inoiz jakinaraziko, eta ez dira inoiz hirugarrenen esku jarriko.

Webgune honek ez du cookierik erabiltzen, ezta zure baimenik gabe datu pertsonalak lortzeko aukera ematen duen antzeko beste edozein gailurik ere, Google Analyticsek erabilitakoak izan ezik. Google, Inc.-ek du datu horien gaineko erantzukizun osoa, eta, zerbitzuaren jarraibideak betez, webgunea nola erabiltzen ari zaren ikusteko erabiliko ditu, webgunearen eta Interneten jarduerari buruzko txostenak bilduz. Googlek hirugarrenen esku jarri ahal izango du informazio hori, legeriak hori eskatzen badu edo hirugarren horiek informazioa Googleren kontura prozesatzen badute, eta ez du zure IP helbidea lotuko Googleren esku dagoen beste edozein daturekin. Webgune hau erabiltzean, Googleri baimena ematen diozu datu horiek aipatutako moduan eta aipatutako xedeetarako erabiltzeko.

Titularrarekin harremanetan jartzen bazara, galdesorta baten bidez, telefonoz, faxez edota posta arrunta edo elektronikoa erabiliz, zure datuak titularraren fitxategi batean gorde edo bilduko dira, zure eskaera izapidetzeko, zure kontsultari, iradokizunari edo kexari erantzuteko, edo informatzeko. Legez ezarritako kasuetatik aparte, zure datuak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko eta ez dira hirugarrenen esku utziko, zure esanbidezko baimenik gabe. Fitxategi hori ongi inskribatua dago Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistro Orokorrean, eta datu pertsonalak babesteari buruzko araudian ezarritako legezko eta antolamenduzko neurri eta neurri tekniko guztiak aplikatzen zaizkio, baimenik ez duen inork datuetan sartzeko edota datuak aldatu, galdu edo tratatzeko aukerarik izan ez dezan.

Zuk fitxategi horretan sartzeko eskubidea duzu, zure datuak kontsultatzeko, zuzentzeko edo deuseztatzeko, edo datu horien gaineko edozein tratamenduren aurka egiteko, aplikatu beharreko legerian ezarritako salbuespen eta mugekin. Eskubide horiek erabili nahi badituzu, bidali sinatutako eskaera bat titularrari webgune honetako “Kontaktua” atalean adierazitako helbidera, zure NANaren edo balio bereko dokumentu baten fotokopiarekin batera. Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren webgunean galdesorta-ereduak dauzkazu eskura, gaiari buruzko informazio gehiagorekin batera.

Erantzukizuna mugatzea

Webgune honetan ageri diren loturak (hiperestekak) edo hirugarrenen edukiak informazioa zabaltzeko edo beste ikuspegi bat emateko helburuarekin ematen dira. Horrek ez du esan nahi eduki horiek onartzen direnik, ezta titularra webgune horien arduradunekin elkartuta dagoenik ere, eta, beraz, titularrak ez du inolako erantzukizunik eduki horien gainean, ezta, edozein arrazoirengatik, haien sistema informatikoan (ekipamendua eta aplikazioak), dokumentuetan edo fitxategietan gerta daitezkeen kalteen gainean ere. Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritakoa betez, titularrak eduki horien gaineko erantzukizuna izango du bakarrik baldin eta, jakinaren gainean egonik edukiak legez kontrakoak direla edo hirugarren baten interes edo ondasunetarako kaltegarri direla, edukietarako lotura kentzen edo indargabetzen ez badu.

Titularrak ez du bermatzen webgune honen fidagarritasuna, eskuragarritasuna edo jarraipena, ezta edukiena ere, zerbitzuaren arrazoi teknikoengatik edo segurtasunarekin, kontrolarekin edo mantentzearekin zerikusia duten arrazoiengatik; edukiak biltzen dituen zerbitzariekin edo beste bitartekari edo hornitzaileekin zerikusia duten akatsengatik; sistema informatikoaren aurkako erasoengatik; edo bere kontroletik kanpo dauden arrazoien ondorio diren beste edozein arrazoirengatik; eta beraz ez du onartzen eduki horien gaineko zuzeneko edo zeharkako inolako erantzukizunik.

Aldaketak eta eguneraketak

Titularrak webgune honetan bildutako informazioa aldatu eta eguneratzeko eskubidea du, une oro eta aldez aurretik jakinarazi gabe, baita informazio horren konfigurazioa, eskuragarritasun eta aurkezpena aldatu eta eguneratzeko eskubidea ere.

Cookieen erabilera

“Musikene.net” webguneak cookieak erabiltzen ditu, hots, erabiltzailearen ordenagailuan sortzen diren eta mugatutako eremu jakin batzuetarako sarbidea kontrolatzeko segurtasun-elementu gisa eta barne-erabilerako estatistika-helburuetarako elementu gisa jokatzen duten datu-fitxategi txiki batzuk.

Cookieak ez dira inoiz informazio pertsonala biltzeko erabiliko.

Erabiltzaileak cookieen sorrera eragotzi ahal izango du nabigazio-programak horretarako eskaintzen duen aukeraren bidez.

Musikene Mail
Iraila 2017
As As As Os Os La Ig
        01 02 03
04 05 06 07 08 09 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30