Tokia: MUSIKENE

10.00: Ate Irekien jardunaldiaren aurkezpena.
Tuba espezialitatearen ikasketa-planari buruzko hitzaldi informatiboa. Osatzen duten irakasgaiei buruzko azalpena eta irakasleak aurkeztea. Sarrera proben azalpena. Eraikinari bisita gidatua.
11.00-11.30: Luis Gimeno tuba irakaslearen eskutik beroketa tekniko-eskola kolektiboa bertan dauden ikasle guztientzat.
11.30-13.30: Ate Irekien jardunaldian izena eman duten ikasle guztiekin lan saioa, Eva Pereda errepertoristaren laguntzarekin.
13.30-14.30: Eskola irekia Metal Taldean parte hartzen duten Musikeneko ikasleekin.
14.30-15.30: Bazkaria
15.30-17.00: Eskola indibidualak Luis Gimeno irakaslearen eta Eva Pereda errepertorio pianistaren eskutik.
17.00-18.30: Musikeneko tuba ikasleen eta jardunaldira etorri direnen artean hautatutako zenbaiten entzunaldia.