Tokia: MUSIKENE

10:00: Ate Irekien jardunaldiaren aurkezpena.
Tronpa espezialitatearen ikasketa-planari buruzko hitzaldi informatiboa. Osatzen duten irakasgaiei buruzko azalpena eta irakasleak aurkeztea. Sarrera proben azalpena. Eraikinari bisita gidatua.
11:00-12.00: Beroketa eta teknika eskola Musikeneko tronpa ikasleei Rodolfo Epelde irakaslearen eskutik.
12.00-14.00: Rodolfo Epeldek bakarkako tronpa eskolak emango dizkie Musikeneko ikasleei, José Gallego errepertorio pianistekin.
12.00-14.00. Oscar Salak orkestra errepertorio eskolak emango dizkie Musikeneko ikasleei.
14.00-15.30: Bazkaltzeko etenaldia
15.30-17.30: Rodolfo Epelde eta Oscar Salak bakarkako eskolak emango dizkiete ikasle aktibo moduan izena eman dutenei, 2018-2019 ikasturterako sarrera proba egin nahi dutenei lehentasuna emanez
17.30-19.00: Rodolfo Epeldek bakarkako tronpa eskolak emango dizkie Musikeneko ikasleei, Irek Jagla errepertorio pianistarekin.
19.00-21.00: Musikeneko tronpa ikasleen entzunaldia