Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  MASTER SARRERA PROBETARAKO ETA ORKESTRA PROBETARAKO PRESTAKUNTZA

MASTER SARRERA PROBETARAKO ETA ORKESTRA PROBETARAKO PRESTAKUNTZA

IRAKASLEA: Josep Puchades

Valentzian jaioa, Madrilgo Goi Mailako Errege Kontserbatorioan, Yale Universityn eta Mozarteum Salzburgen egin zituen ikasketak Luis Llácer, Jesse Levine, Tokyo String Quartet eta Thomas Riebl bezalakoen eskutik.

Ganbera musika zale sutsua, 2018an Musika Sari Nazionala jasotako Quiroga Laukoteko kide da gaur egun, eta nazioarteko areto, ziklo eta jaialdi nagusietan aritzen dira.

Mahler Chamber Orchestra eta Lucerne Festival Orchestrako kide izan da, bai eta Palau de les Artseko biola nagusi ere. Hainbat orkestrarekin aritzen da biola nagusi gonbidatu gisa, hala nola Auvergne, Espainiako Nazionala, RTVEko Sinfonikoa, Camerata Salzburg, RAIko Sinfonikoa eta Camerata Bern.

Lucerna, IMS Prussia Cove, Seiji Ozawa Inernational Academy bezalako nazioarteko jaialdi entzutetsuetan parte hartu du, eta ganbera musikaren alorrean Martha Argerich, Jörg Widmann, Veronika Hagen, Valentin Erben, Gary Hoffman, Clemens Hagen, Kolja Blacher, Antje Weithass artistekin aritu izan da besteak beste, eta Jarusalem, Doric, Voce eta Dudok laukoteekin.

2018tik biola irakasle da Musikenen, aurretik irakasle izan delarik Madril eta Aragoiko goi mailako ikastegietan.

Azalpena

Estiloari eta musikari dagokionez teknika hobetu nahi duten biola jotzaileei zuzendua, master sarrera probak edo orkestra profesionalen probak prestatzea du helburu.

Ikastaroan zehar garrantzi berezia emango zaio nork bere ikasketa sistema eraginkorra garatzeari, bai eta ikaslearen helburuak lortzea oztopatzen duten tentsio edo arazo teknikoak hobetzeari ere.

Matrikulatutako pertsonek, ikastetxeak hala proposatuta, Musikenek programatutako jarduera instrumentaletan edo hitzarmena duten beste musika-talde batzuekin lankidetzan egiten direnetan kolaboratzaile gisa parte hartu ahal izango dute euren borondatez.

Egutegia

Irakasleak eta ikasleak adostuko dute bakoitzaren aukeren arabera.

Ikastaroaren lan-egitasmoa: banakako 20 biola eskola.

Prezioa: 2650€

X