Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  Biolin interpretazio ikastaroa Liana Gourdjiarekin

Biolin interpretazio ikastaroa Liana Gourdjiarekin

IRAKSLEA: LIANA GOURDJIA

Moskuko Estatu Kontserbatorioan eta Estatu Batuetako hainbat ikastegitan trebatua, eskola magistralak egin zituen Menahem Pressler, Janos Starker, Gil Shaham, Alex Kerr, Pamela Frank, Arnold Steinhardt, Gabor Takacs eta Orion String Quartet-ekin. Hiru urteko bekarekin saritu zuten The Marlboro Music musika jaialdian Mitsuko Uchida, Leon Fleisher edo Km Kashkashian bezalakoekin aritzeko aukera emanez, eta sari asko jasko ditu bere ibilbidean zehar.

Orkestra askorekin aritu da bakarlari modura, hala nola Lille, SWR Sinfonieorchester Baden-Baden und Freiburg, Moskuko Filarmonikoa, Zagreb-eko bakarlariak, Fort Wayne-eko Filarmonikoa, Lituania Sinfoniko Nazionala, Hudson Valley-ko Filarmonikoa, Ashville-ko Sinfonikoa edo City Music Cleveland orkestra. François-Xavier Roth, Andrew Grams, Daniel Hege, Paul Haas, James Gaffigan, Shlomo Mintz, Carl Topilow, Thomas Hinds, David Effron, Steven Smith eta Sergei Stadler bezalako musikariekin. Ganbera musikari modura Jaime Laredo, Lawrence Power, Vladimir Mendelssohn, Marc Coppey, David Soyer, Antonio Meneses, Giovanni Belucci, François-Frederic Guy, Alexander Melnikov, Peter Laul eta Talich, Vogler, Juilliard, Guarneri eta Tokyo-ko hari laukoteekin batera jo du, beste askoren artean. Gourdjia-Coppey-Laur piano hirukotearen sortzaile da, Parisko Théâtre de la Ville, Amsterdam-eko Concertgebouw edo Cork-eko jaialdia bezalako eszenatokietan aritu delarik beraiekin. Musika garaikidearen defendatzaile sutsua, maiz estreinatzen ditu egungo konpositoreen obra berriak. Indiana Unibertsitateko New Music Ensemble-ko kontzertino da David Dzubay-ren zuzendaritzapean, eta Thierry Pécou-k zuzendutako Ensemble Variances-eko kide da. Parisen bizi da gaur egun. http://www.lianagourdjia.com/

Azalpena

Hain ezagunak ez diren konpositoreen errepertorioa lantzera dago zuzendua ikastaro hau, bereziki konpositore espainiarretan arreta jarriz. Ikasleak errepertorioa zabaltzeko aukera izango du obren analisi eta interpretazioa lanak batera eginez, obra ezberdinen teknikak  eta musika-ideiak esploratuz.

Osagarri modura, ikasleak egin nahi dituen entzunaldietarako orkestra-pasarteak landu ahal izango dira.

Matrikulatutako pertsonek, ikastetxeak hala proposatuta, Musikenek programatutako jarduera instrumentaletan edo hitzarmena duten beste musika-talde batzuekin lankidetzan egiten direnetan kolaboratzaile gisa parte hartu ahal izango dute euren borondatez.

Egutegia

Ikastaroak banakako 20 ordu hartzen ditu, eta ordutegia bera eta urtean zehar nola banatu irakaslearen eta ikaslearen artean adostuko dira.

Prezioa: 2650€

X