Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  Arteen hotsak hitzaldi zikloa

Arteen hotsak hitzaldi zikloa

Jakiundek antolatua eta Laboral Kutxak diruz lagundua, Arteen hotsak hitzaldi zikloarekin ari da elkarlanean Musikene. Urrian zehar bost hitzaldi egingo dira musikak bestelako arteekin duen harremanaren inguruan. Lehenengoa urriaren 2an egingo da, asteartea, eta Musika eta Arkitektura izango du ardatz Josep Llorca Bofí arkitekto eta pianistaren hitzaldiak. Urriak 10ean, asteazkena, Musikeneko irakasle eta Oteiza eta musika liburuaren egile den Elix Etxebestek Musika eta eskultura izango ditu hizpide. José Luis Téllez musika kritikari eta musikologoa Musika eta Pintura gaiaz arituko da urriaren 16an, asteartea. Hilak 23ko hitzaldia Pedro Gómez konpositore eta Telekomunikazio ingeniariaren eskutik etorriko zaigu eta Musika eta Matematikak gaiari eskainiko zaio. Roberto Cueto Carlos III Unibertsitateko irakasleak itxiko du zikloa urriaren 30ean Musika eta Zinemari buruzko hitzaldiarekin. Guztiak Musikeneko beheko solairuan egingo dira 18.30etan eta sarrera librea izango dute.

X